EUSKADIKO EMAKUMEZKOEN SELEKZIOA, URREZKO DOMINAREN BILA - TopicsExpress



          

EUSKADIKO EMAKUMEZKOEN SELEKZIOA, URREZKO DOMINAREN BILA TXAPELKETA AUTONOMIKOAN Publicado el 18/10/2013 Euskal Autonomi Erkidegoko emakumezkoen selekzioa garaipenaren bila joango da larunbat honetan Bartzelonan egingo den Zazpirako lehen Txapelketa Autonomikora. Euskadiko taldea A multzoaren barruan lehiatuko da, Valencia, Extremadura eta Catalunya B taldeekin batera. B multzoan, berriz, Catalunya A, Nafarroa, Asturias eta Andorra arituko dira. Andorra eta Catalunya B taldeen kontrako partidak, hala ere, ez dira puntuagarriak izango. Hautatuen zerrendan Getxoko lau jokalarik jokatuko dute. Hernanik hiru ordezkari izango ditu, Durangok bi, eta Getxok, Uribealdeak eta Euskal Federazioak, jokalari bana. Konbokatuen zerrenda: euskadirugby.org
Posted on: Fri, 18 Oct 2013 12:03:37 +0000

Trending Topics



Recently Viewed Topics




© 2015