Ni ez naiz gai mendiak eskuez mugitzeko, ezta hatsaz barroteak - TopicsExpress



          

Ni ez naiz gai mendiak eskuez mugitzeko, ezta hatsaz barroteak urtzeko ere, baina nire erraietan taupadaka dudan musika kutxatilak nire sentimenduak itxutu ditu. Helmuga garbi ikusten dut ostertzean baina nire oinek aspaldi galdu dute iparra, eta atzean utzi dudan bideko eguzki printzak nekez ikusiko ditut berriz hodei artean. Edonork berekoi abizena jar diezadake, mundu krudel honetan badirelako bihotz mindu baten ahotsa baino ohiartzun gehiago merezi duten arimak. Nahia eta ezina ordea ez dira sekula adiskide izan eta hein horretan, zorionez edo zoritxarrez, nire buruak eskatzen duen borrokari nire bihotzaren errendizioa gailendu zaio. Badut kuttun bat, norekin itzarrik nagoela amesten dudan, eta gaua iristean irrikitan nago lo egiteko hori baita bera gertu sentitzeko errealitate bakarra. Ametsak zertraako sortu dira baina, egi bihurtzeko ez badira. Norbaitek aspaldi esan zidan itxaropena esna dagoen gizon eta emakumeen ametsa dela eta ametsak itxaropena pizteko giltzarriak direla. Sorgin gauean, eguzkiaren erreinuak indar gehien hartzen duen gauean, lurrean bizi den lami batek xarmatu ninduen eta arao huraz geroztik eguzkiak berak ez du nire bihotza berotu.
Posted on: Fri, 02 Aug 2013 01:34:30 +0000

Trending Topics



Recently Viewed Topics




© 2015