MOB CITY, hau da, Mafiaren hiria. Los Angeles, 40/50 - TopicsExpress



          

MOB CITY, hau da, Mafiaren hiria. Los Angeles, 40/50 hamarkadak. Zine izar, Estudio handien, gerrako heroi itzulien, polizia ustelaren eta talde mafioso boteretsuen hiria. Benetako gertakarietan oinarritutako telesail berri honetan, William Parker-ek (Neal McDonough) zuzenduriko L.A.ko polizi sailaren eta Mickey Cohen-ren (Jeremy Luke) talde mafiosoaren artero guda ikusiko dugu. Jon Bernthal (Shane, The Walking Dead), Milo Ventimiglia (Peter Petrelli, Heroes), Alexa Davalos (Gwen Raiden, Angel) edo Jeffrey DeMunn (Dale, The Walking Dead) aktoreak azalduko zaizkigu Frank Darabont-ek (Cadena Perpetua; The walking dead, Pilot) sortu, produzitu eta zuzenduriko telesail honetan. L.A. Noir: The Struggle for the Soul of America’s Most Seductive City (John Buntin) liburuan oinarrituta, TNT kate E.E.B.B.arrean estreinatuko zaigu urrengo ABENDUAREN 4an. Trailerra ikusi ostean eta datu hauekin, bada inor ikusteko gogoa piztu ez zaionik...? youtube/watch?v=c_-t2jO7M5w#t=71
Posted on: Tue, 12 Nov 2013 12:05:15 +0000

Trending Topics



Recently Viewed Topics




© 2015